XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- ERROMATAR ESTRUKTUREN IRAUPENA.

1.1 Domeinu handia.

Esklabu sistema gainbeheraka joaten denean ere, lurretik bizi daiteke bakarrik.

Ondorioz, lurralde bat ez dutenek edo lurdun ttipiak direnek propietari handien babespera biltzea beste erremediorik ez dute.

Denborarekin, ukantza handietako jabeek beren lurralde barne bizi jendearengan aginte osoa, politiko nahiz ekonomikoa, lortuko dute.

Domeinu handia (dominium latinez) III. mendeko krisialdian sortzen da eta VI-VII. mendeetan biziki indartzen.

Funtsean, oso handi ez den komunitate batetan jantziaren eta elikaduraren premia asebetetzeko jabetza, sakabanatua eta ezberdina da.

Domeinu delakoa, lurralde eta eraikintzak hustiratzeko alegia, bitan zatikaturik dago, zati biak elkarren osagarri direlarik: - Jaunaren erreserba.

Morroien bitartez jaunak berak lantzen duen lurraldeak eta erabilketa komuneko eraikintza multzo batek osatzen dute.

- Mantsoak.

Familia bakoitzaren hustirapen (esplotazio) unitateak dira.

Libre ala morroi, familiok, haietako produktuetatik bizitzeaz aparte, uztaren eta bere lan pertsonalaren pusketa bat jaunari eman behar diote.

liburutik.

JAUN ERRESERBA / Basoa / Larrea / Lugorria / Mahastia / Erreserbako lurrak / Etxe isolatua / Curtis Herria / Herriska Mantsoak / Mantso sakabanatuak.